Afrasse
Asteazkena, 2018ko uztailaren 18a   eus    es
 
Nor gara
Atalak
Nor gara
Errektore Organoak
Historia
Estatutuak
Hitzarmena
Aholkularitza juridikoa
Loturak
Elkarkide egin
Non gu aurkitu
 
AFRASSE Bizkaiko Ihardun gabeko, Adjuntu, Erregedore eta Ordezko Farmazilarien Elkartea adierazten duten siglak dira.

Hogei urte pasa eta gero, titular ez garen lankide guztiok ordezkatzeko, lan intereseengatik begiratzeko eta ahalik eta zerbitzurik onena emateko helburua izaten jarraitzen duen elkarte bat gara.

Zuzendari Batzorde berriak, 2008an hautatuta, ilusioz beterik hartu du lekukoa elkarteari bultzakada haundi bat emateko asmoz. Eginkizun honetan guztion laguntza behar izango dugu.

AFRASSEk, elkarte bezela, ez du inoiz izan bere helburuen artean iharduera sindikalarena. Honek beti kokatu gaitu oso egoera ezegonkor batean Hitzarmena negoziatzeko orduan; Negoziazio Mahaian egon, egon gara, baina ez eskubide osoko zati bat bezela (ahotsa bai, boturik ez).

Egoera penagarri hau gainditzeko, eta AFRASSEko iharduera osatzeko, 2009an ELKARTE SINDIKAL BERRI BAT sortu genuen, AFRASSEBI izenekoa (Bizkaiko Ihardun gabeko, Adjuntu, Erregedore eta Ordezko Farmazilarien Taldea). Honek bai Hitzarmenaren negoziazioetan zuzenean parte hartzeko (eta, garrantzitsuagoa dena, erabakitzeko) eskubidea du, lan hauteskundeetan demokratikoki hautaturiko Langileen Ordezkarien bidez.

Beraz, AFRASSEk eta AFRASSEBIk, helburu bakarra (elkarkideen laninteresak defendatzea) duten bi elkarte ezberdin dira (bakoitza bere nortasun juridikoarekin).

Identifikazioa
Email 
Gakoa 
   Onartu   
Gakoa gogoratu
Berriak
AFILIACIÓN2018
COMIENZA LA NEGOCIACIÓN DEL NUEVO CONVENIO
MANDA TUS SUGERENCIAS PARA EL NUEVO CONVENIO
 


 
Aviso legal
Afrasse  © 2009                                               afrassebizkaia@yahoo.es                                     Burubideak          by KulT media